Eraikuntzan, sustapenean eta birgaitze-lanetan aritzen garen 87 enpresa gara, eta, gizarte-konpromisoaren, irauteko bokazioaren eta laneko segurtasunaren printzipioei jarraikiz, Gipuzkoa herritarrentzako leku hobea izatea ekarri duten obra handi eta txiki askotan parte hartu dugu.
7.237 enpresaren bidez, 16.500 pertsonari lan ematen dien eta BPGaren % 6,2 ekoizten duen sektorearen parte garrantzitsu bat gara.
1. Gipuzkoako eraikuntza-jardueraren funtzionamendua egokia eta ondo antolatua dela zaintzea.
2. Gaitasunak hobetzeko aukera emango duten sektorearen kezka nagusiak jasotzea, horrela, gure lurraldeko egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuna eman ahal izateko.
3. Elkarteko enpresen interesak zaintzea, eta haiei zerbitzua ematea.