GURE EGITEKOA: GIPUZKOAGATIK ETA GIPUZKOARENTZAT LAN EGITEA

Ascongiko enpresek egiten dugun lanak Gipuzkoako enpresen garapena eta gipuzkoarron bizi-kalitatearen hobekuntza sustatu behar du. Horrek mugitzen gaitu.

POSITIBOAN ERAIKI

Ongizatea eraikitzeko eraikitzen dugu. Etorkizuna eta aurrerapena eraikitzeko. Modernitatea eraikitzeko. Gipuzkoa eraikitzeko. Eta profesionaltasunez egiten dugu, gizarte-erantzukizunarekin, etikarekin eta irauteko bokazioarekin. Positiboan eraikitzeko. Bestela, ez duelako zentzurik guretzat.

OINARRIZKO EUSKARRIA

Oso helburu argia dugu: Ascongiko enpresek egiten dugun lanak Gipuzkoako enpresen garapena eta gipuzkoarron bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzea.  Autobia bat eraikitzen dugunean, ongizatea eraiki nahi dugu. Unibertsitate bat eraikitzen dugunean, etorkizuna eta aurrerapena eraiki nahi ditugu. Eraikin berezi bat eraikitzen dugunean, modernitatea eta erakargarritasun turistikoa eraiki nahi ditugu, turismoko helmuga hau paregabea izan dadin.

Ascongiko Enpresak

[X] Esta web únicamente utiliza cookies propias con finalidad técnica. Para información detallada sobre las cookies utilizadas en el WEBSITE, consulte la Política de Cookies con la correspondiente información AQUÍ.